XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Koldo - Eskerrik asko (Imitatuaz) Bixigu hauek onak ez daude eta atzera eroan.

Juli - Lapur zahar hori... banua. (Joaten da).

Xabier - Hi Koldo, kale-beltzeko egitamu hori ezin diat burutik kendu, zaila iruditzen zaidak.

Koldo - Entzun Xabier, arazo honetaz seminarioan geundela pentsatzen hasi nituan.

Gure apaizak beren ehun eta berrogeita hamar kristau zaintzen pozik bizi zituan.

Sagar ustel batek besteak ustelduko zituen beldur zituan, ehungarren ardiaren bila joateko beldurrez, bitartean otsoak artaldea ez zien zakabanatuko, ez borondaterik ez zutelako, bai baina erabakiak hartzeko berez fertu ez zituztelako.

Ardi galduaren ondoren zuek ibili zerate.

Zuen egin zenuten eta egiten zeundeten ekintzetaz gainera, ama ezkongaiak hor daude, laguntzarik ez dutelako abortatzeko prest daudenak, haurzaintzak behar dituzten amak, haurreri sendi giro bat eman beharra, egunero ogiarteko bat jateko lain ez duten zaharrak etab.

Neri akatz haundi bat iduritzen zait, lan hau dena egiteko, bakarrik lan egitea uste izatea.

Gaur egunean, monjen ordenak berak, lan hau egiten hasiak dire eta egiteko prest diozek.

Nik pizkanaka-pizkanaka ekipo bat egina diat.

Bi ordenetako sei erlijiosa, hiru erizain, sendagile bat eta asistenta sozial bat, senar emazteak, eta bi andere haurzaintzarako.

Lanean hasteko irrikitzen daude.

Hemengo arrainsaltzaileak, hoiek ondo ezagutzen dituat, haiekin bat egin dezaketek nahi baditek.

Hik nahi baduk laister honera etorriko litukek lanean hasteko.

Gu orduan Kale-Beltzera edo joango genitukek.

Xabier @- Gauzak horrela esanda, nahitaez baietz esan behar, antolatu eta behar diren gauzak eduki ezkero....

Koldo @- Pizkanaka-pizakanaka hasiko gintukek.